1.- Zer da Energia?:
Edozein gorputzetan aldaketak eragiteko ahalmena; objetu edo gorputzen egoera eraldatzeko gaitasuna eta ahalmena. Magnitude bat da, neur daitekelako. Energia-unitateak
2.- Zein da Energiaren jatorria?:
Lur planetaren Atmosferan, Hidrosferan eta Biosferan ari den energiaren jatorria: Gehiena Eguzki-tik dator eta zati txiki bat Lurbarnetik dator ( Lurbarneko bero fluxua)clic aquí para modificar. |
|
|
Lurraren barnealdea bero dago bi arrazoi hauengatik:
a) elementu kimiko erradiaktiboren desintegrazioarengatik (fisio-nuklearra); prozesu honek beroa askatzen du. b) Barneko presioarengatik; presioak, beroketa eragiten baitu. |
3.- Zeintzuk dira energiaren ezaugarriak?
a) Metatu egiten da, adibidez bateriak eta pila elektrikoak. b) Garraia daiteke bidean beti galerak izaten dira, bero bezala; adibidez, energia elektrikoa kableen bidez garraiatzen da. c) Energia motak aldatu egin daitezke : adibidez: energia elektrikoa, bero bihur daiteke berogailu elektrikoetan) d) Transferitu egin dezakegu gorputz batetik beste batera (beti galerak izaten dira, kasu honetan ere). Ozeanoaren beroa, atmosferara transferitzen da. e) Degradatu edo endekatu egiten da; energia mota bat aldatuz, beste mota batekoa lortzen da baina hau da ahalmen eta kalitate txarragoa. f) Kontserbatu egiten da, erabiltzen dugunean ez da gastatzen, motaz aldatzen baizik eta gorputz batetik beste batera igarotzen da; printzipio hau Energiaren kontserbazio-printzipioa deitzen da . |