Zer da materia?
Espazioa betetzen duena eta masa duena da . Kasu guztietan, materiak bolumen bat okupatzen du eta masa zehatza dauka.
Beraz solidoak, likidoak, gasak eta plasma materia dira.
Materiaren propietateak:
a) Propietate orokorrak: Propietate orokorrak dira substantzia bat identifikatzeko baliorik ez dutenak. ADIBIDEZ: Masa,bolumena eta gorputzen tenperatura . Magnitude hauen arabera, ezin dugu substantzia desberdinak bereiztu eta identifikatu. b) Propietate bereizgarriak: Substantziak identifikatzeko erabiltzen direnak.
ADIBIDEZ: Dentsitatea, fusio-puntua, irakite-puntua, gogortasuna, disolbagarritasuna (uretan) eta eroankortasun elektrikoa propietate bereizgarriak dira. Propietate bereizgarri artean, dentsitatea ongi menperatu behar duzu. |
|